Correos Express izango da Itzulia Basque Country lasterketaren bazkide logistikoa eta babesle nagusia

  • Correos taldearen premiazko bidalketen filialak etapa bakoitzeko talderik onena ere babestuko du, hurrengo jardunaldiaren hasieran Correos Express garaikurra entregatuz.

Aurten Correos Express izango da Itzulia lasterketako bazkide logistikoa eta babesle nagusia. Correos taldearen premiazko bidalketen filialak bost trailer, lau trakzio kamioi eta kamioi zurrun bat jarriko ditu lasterketaren zerbitzura; hala, sei etapetan zehar lehiaketa garatzeko beharrezko material guztiak garraiatzeko erabiliko dira.

Premiazko garraioaren enpresak etapa bakoitzeko talderik onena ere babestuko du, eta hurrengo jardunaldia hasi aurretik garaikurra entregatuko dio. Edizio honetan, taldea egunero podiumera igotzeaz gain, sailkapen honetako talde liderreko txirrindulariek kolore gorriko dortsal bereizgarriak izango dituzte.

“Itzulia Basque Country egunero mugitzen den egitasmoa da. Logistika lan hau erabakigarria da lasterketa ondo garatu ahal izateko. Horregatik, lasaigarri handia da guretzat Itzuliaren azpiegitura osoa lurraldean barrena garraiatzeko ardura Correos Expressek izatea” azaldu du Julián Erasok, Euskadiko Txirrindularitza Elkarteen presidenteak (OCETA).  Bidenabar, gaineratu duenez, “etapa bakoitzeko talde onenarentzat aitorpen handia da Correos Express bezalako marka baten eskutik garaikur bat jasotzea”.  

Correos Expressi dagokionez

Correos Express Correos taldearen premiazko bidalketen filiala da Iberiar penintsulan; delegazio propioetan oinarritutako negozio ideiaren aldeko apustua egin du, eta horrek malgutasun eta kalitate maila altua eman dio enpresari kudeaketari dagokionez. Konpainiak, guztira, 3.000 kolaboratzaile baino gehiago, 5.000 ibilgailu eta 66 delegazio ditu (55 Espainian eta 11 Portugalen). Horrez gain, Correos taldearen babesarekin, merkatuko kapilaritate handieneko sarea du; horri esker, Espainiako 8.000 udalerritan baino gehiagotan egunero ematen du zerbitzua.

OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon