Itzulia 2024 Irundik abiatuko da eta erlojuaren kontrako etapa izango da

  • Itzulia 2024 lasterketaren lehen etapa Irundik abiatuko da, eta Gipuzkoako udalerri berean bukatuko da.  
  • Bigarren etapa ere Irunen hasiko da, eta Gipuzkoa atzean utziko du. 

Gaur, irailak 28, Itzulia 2024 lasterketaren abiapuntua izango den udalerria ofizialki aurkeztu da. Lasterketaren 63. edizioa 10 kilometroko hiri erlojupekoarekin hasiko da.  Bigarren etapa Irunen hasiko da, eta Gipuzkoa atzean utziko du.  

18 urte eta gero, Irun berriz ere Itzuliaren parte izango da. Lasterketaren historian, Itzulia bi aldiz abiatu da Irundik, behin bukatu da bertan, eta lau etapa hasiera eta hiru etapa amaiera hartu ditu. Lasterketak 1975ean bisitatu zuen lehen aldiz Bidasoa eskualdeko mugako hiri hau. 2006an Irun abiapuntu zein helmuga zuela hasi zen lasterketa, eta Alejandro Valverdek irabazi zuen etapa. 

Irungo alkate José Antonio Santanok lasterketaren antolakuntzaren prestutasuna eskertu du eta, nabarmendu duenez, «Irun hitzordu handien mapan jartzen duten lehen mailako ekitaldiak hartzearen aldeko apustua egin du hiriak. Berriz ere agertoki izango gara; kasu honetan, Itzuliaren tamainako txirrindularitza proba baten abiapuntu izango gara, eta albiste bikaina da. Kirol honen zale irundarrek berriz ere une honetako txirrindularirik onenekin gozatuko dute, Espainiako Itzulian eta Frantziako Tourrean gertatu zen bezala. Oraingoan, gainera, neurri handian, lehenengo etapak ibilbide osoa geure hirian egingo baitu». 

Itzulia antolatzen duen OCETA elkarteko presidente Julian Erasok aurkezpenean azaldu zuen moduan, «oso pozik gaude Euskadin hain garrantzitsua den Irun bezalako hiri batek Itzulia bertako kaleetatik abiatzea nahi duelako. Mundura irekitzen den erakusleihoa da, eta ikuskizun handia zaleentzat».  Eta, gaineratu duenez, «Irunek txirrindularitzaren aldeko apustua egin du; lehen etapa hartuko du, hiria zeharkatuko duen erlojupekoa, eta bigarren etaparen abiapuntua ere izango da».  

Iruni dagokionez 

Irun Gipuzkoako bigarren udalerririk populatuena da; hiri gisa eskaintza erakargarria du, kultura, kirola, gastronomia eta natura uztartuz. 

Donostia eta Biarritz 20 minutura ditu, eta Bilbo eta Iruñea, berriz, ordubetera; hiriaren historia berezia harrigarria da, baita paisaia liluragarria eta kultura eskaintza zabala ere. 

Irun txirrindularitza esparrua da. Bidasoa Itzulia, estatu mailako zirkuituko amateurreko proba prestigiotsuenetako bat, hiri honetan bukatzen da urtero. Horrez gain, 2020an Espainiako Itzulia Irundik abiatu zen, eta 2022an lehen etapetako bat hemen hasi zen. 2023. urte honetan Frantziako Tourreko tropela Irun erdigunetik igaro zen, eta, Euskadi zeharkatu ondoren, ehunka zale bertako kaleetan elkartu zituen. 

OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon