Caleb Ewanek esprintean irabazi du Lodosako kaleetan 

  • Max Schachmannek maillot horiari eutsi dio 
  • Caleb Ewanek, etaparako faborito handienak, iragarpena bete du 
  • Sailkapen nagusiko aldeek bere horretan diraute 

2025eko Itzuliko bigarren etapa Iruñeako kaleetan hasi da. Txirrindulariek San Fermineko ibilbidearen zati bat zeharkatu dute irteera eman baino lehen. Irudia paregabea izan da erabat. Aurretik, ia-ia 200 kilometro zeudenez, edizio honetako etapa luzeena izan da. Etapa oso-osorik garatu da Nafarroako lurretan.  

Etapako lehenengo kilometroetan, eguneko ihesaldia sortu da honako 5 txirrindulari hauen eskutik: Xabier Isasa (EUS, 134), Tobias Bayer (ADC, 156), Diego Uriarte (EKP, 167), Sinuhé Fernandez (BBH, 187) eta Julen Arriola-Bengoa (CJR, 217). Tropelak aurrera egiten utzi die, harik eta gehieneko distantzia ia-ia 3 minutukoa izan den arte.  

Diego Uriartek (EKP, 167), mendiko maillota soinean, Unxeko San Martineko mendateko 3 puntuak lortu dituenez, gutxienez beste egun batez eutsiko dio maillotari.  

Atzetik, Ineos-Grenadiersek erritmoa zehaztu du, iheslariei marjina handirik ez uzteko. Ikusi denez, taldea Caleb Ewanek (IGD, 17) etapa irabazteko zeuzkan aukeretarako ibili da lanean.  

Amaitzeko 40 kilometro falta zirenean, maillot horiaren taldea, Soudal Quick-Step, iheslariak jazartzen hasi da. Aldea, ordea, bi minutukoa zen. Azken kilometroetan, tropelak, Visma – Lease a Bikeren eta Soudal Quick-Stepen lidergopean, minutu batera murriztu du distantzia. Hartara, iheslariek etapagatik borrokatzeko zituzten aukerak gutxitu dira.  

Helmugarako 3 kilometro baino ez ziren geratzen, iheslariak neutralizatu dituztenean. Txirrindulari azkarrenak esprint estuan lehiatu dira, eta, azkenean, Caleb Ewan (IGD, 17) txirrindulari australiarra izan da garailea. 

Sailkapen nagusian, aldaketarik egon ez denez, Schachmannek maillot horia jantziko du oraindik.  

2. etaparen osteko sailkapenak 

Etapako irabazlea: Caleb Ewan (IGD, 17) 

Banakako sailkapen nagusia: Max Schachmann (SOQ, 144)  

Mendiko sailkapena: Diego Uriarte (EKP, 167)  

Puntukako sailkapen nagusia: Max Schachmann (SOQ, 144)  

Gazte onenaren sailkapen nagusia: Michael Shea Leonard (IGD, 15)  

Taldekako sailkapen nagusia: Soudal Quick-Step  

Euskaldun onenaren sailkapen nagusia: Pello Bilbao (TBV, 31)  

Lehiakorrena: Tobias Bayer (ADC, 156) 

Caleb Ewan gana al sprint en las calles de Lodosa
©sprintcycling
Joao Almeida aurrena helmugaratu da Eibarren, eta bere lehenengo Txapela lortu du 
Ben Healy nagusi Gernika-Lumoko helmugan 
Joao Almeidak laugarren etapa irabazi du, eta lasterketako maillot hori berria da