Itzulia Basque Country-k ibilbide ofizialak aurkezten ditu

  • Edizio hau bestelakoa da 2020an egin zenarekin alderatuz

Gaur, otsailaren 26an, Itzulia 2021eko ibilbide ofiziala aurkeztu da. Aurkezpena, dagozkigun garaiek hala behartuta, online burutu da. Lasterketaren 60. edizioa banakako erlojupeko batekin hasiko da Bilbon eta Arraten izango du amaiera.

OCETAk Itzulia 2021-aren ibilbidea jakinarazi du. Lasterketa apirilaren 5etik 10era egingo da, 797,7 km zeharkatuz. Ibilbide berri honek iazko ediziorako aurkeztu zena oinarritzat dauka, baina etapen ordena aldatu da eta herri berriak agertzen dira profiletan.

Aurtengo edizioa hasteko erlojupekoa prestatu da Bilbon zehar, 13,9 kilometroko luzerarekin. Estreinaldiko egunetik lasterketako indartsuenak agerian geratuko dira.

Bigarren etapak, 154,8km, Zallan izango du abiapuntua eta Bizkaitik ibiliko da, Kantabria eta Gaztela-Leongo mugetatik gertu, Sestaon amaitu arte.

Hirugarren jardunaldiak bere horretan mantentzen du iazko proposamena, hau da, Amurrion hasi eta Laudioko Ermualde mendatean bukatu. Etapa aproposa da sailkapen orokorrean aldeak egiteko. 

Etaparik luzeenak, 189,2km guztira, Vitoria-Gasteiz eta Hondarribia lotuko ditu. Helmuga gipuzkoar herriko hondartza parean izango den arren, amaiera zorrotza izango da, Jaizkibelera eta Erlaitzera igoerak tartean.

Bosgarren etapak, Hondarribian hasita, gipuzkoar kostaldea zeharkatuko du Ondarrura heltzeko. Bertan txirrindulariek hiru mendate gaindituko beharko dituzte helmugara heldu baino lehen.

“Gogorrena, amaierarako”, horrela izenda zitekeen seigarren, eta azken, etapa Ondarroatik Arratera doana, zazpi mendate puntuagarri baitauzka 111,9 kilometroko ibilbidean. Irabazleak besoak Arraten altxatzeko aukera izango du, Itzuliaren tokirik ikonikoetako batean hain justu ere.

NAFARROARIK GABEKO ITZULIA

Une zailak bezain konplexuak pairatzen ari gara mundu osoan. Aurtengo ibilbidearen xedea, ahal den neurrian, pertsonen mugimenduak ekiditea izan da. Ez da komeni lasterketaren burbuila gehiegi mugitzea, kutsatze arriskua txikitze aldera. Nafarroatik pasa gabe bada ere, Itzuliak duen mailako ikuskizuna izango dugu, nazioartean ospe gehien duen lasterketako bat da eta.

  • Una edición diferente a la planteada en 2020

Hoy 26 de febrero se ha presentado el recorrido oficial de la Itzulia 2021. La presentación ha sido acorde a los momentos que vivimos, en formato online. La 60ª edición de la carrera comenzará con una contrarreloj individual en Bilbao-Bilbao y finalizará en Arrate. 

OCETA ha comunicado presentado el recorrido de la Itzulia 2021 que tendrá lugar del 5 al 10 de abril y en la que se recorrerán 797,7km. Este nuevo recorrido se basa en el que se presentó para la edición del 2020 pero con algún cambio en el orden de las etapas y en la aparición de nuevas localidades en el recorrido. 

Esta edición comenzará con una contrarreloj individual por Bilbao de 13,9km. Desde ese primer día se marcará quienes son los más fuertes de la carrera. La segunda, 154,8km, saldrá de Zalla y transcurrirá por Bizkaia, llegando casi a tocar Cantabria y Castilla León y terminando en Sestao . La tercera jornada no cambia respecto a la del año pasado, saliendo de Amurrio llegando a Laudio y con ese final en alto en Ermualde que podrá marcar diferencias en la general. Llega la etapa más larga con 189,2km uniendo Vitoria-Gasteiz con Hondarribia, pese a que la meta será en la zona de la playa de la localidad gipuzkoana, el final será exigente con la subida a Jaizkibel y Erlaitz y su posterior bajada a meta. La quinta etapa recorrerá desde Hondarribia toda la costa gipuzkoana hasta Ondarroa, en la cual les esperan tres cumbres en la última parte del recorrido antes de llegar a la localidad costera. “Lo más duro para el final”, así podría titularse la sexta y última etapa entre Ondarroa y Arrate (Eibar) con el paso de 7 puertos puntuables en solo de 111,9km de recorrido. El ganador levantará los brazo en Arrate un lugar icónico en la Itzulia. 

UNA ITZULIA SIN NAVARRA

Estamos en un momento complicado y complejo en todo el mundo. El recorrido de este año se ha planteado en evitar lo máximo posible el movimiento de las personas por el territorio. No conviene mover a la burbuja de carrera en exceso durante los días de competición para minimizar el riesgo de contagios. Pese a no pasar por Navarra el espectáculo será del nivel de una Itzulia. Una de las carreras más reconocidas a nivel internacional. 

La Itzulia 2022 en números
Daniel Felipe Martínez se lleva la txapela de la Itzulia 2022 y Ion Izagirre gana la etapa reina
Carlos Rodríguez reina en Mallabia y Remco Evenepoel es el nuevo líder de la carrera