Paul Seixasek Itzuliko hirugarren etapa irabazi du, eta sailkapen nagusian beste faboritoekiko aldea handitu du
Seixas bere lehenengo Itzulia irabazteko puntuan.
Eibar berriro ere bueltatu da Itzulira. Oraingoan ez da azken etapa izango, baina, zalantzarik gabe, edizio honetako etapa nagusia izango da. Menuan, 8 mendate aurretik eta Arrateko igoera Krabelinetik. Txirrindulari askok irteeran komentatu dute gaurko estrategiarik onena zango onak izatea zela.
Egunaren hasieran, Baptiste Veistroffer-ek (LOI, 216) bakarka ihes egin du, baina azkenean tropelak harrapatu du. Ihes egiteko ahalegin askoren ostean, 39. kilometroaren inguruan, 30 txirrindulariko talde batek tarte bat lortu du talde nagusiarekiko. Apurka-apurka, tarte hori 5 minutu ingurukoa izatera iritsi da. Talde horretan zeuden, besteak beste, Lorenzo Fortunato (XAT, 12), Guillaume Martin-Guyonnet (GFC, 21), Clément Braz Afonso (GFC, 22), Marc Soler (UAD, 37), Juan Pedro Lopez (MOV, 93), Raúl García (MOV,94), Alex Aranburu (COF, 142), Ben Healy (EFE, 171), Markel Beloki (EFE, 172) eta Kévin Vauquelin (IGD, 183).
Etapako lehenengo zatiaren ostean, tarteak murriztu egin dira. Bahrain Victorios taldeak zuzeneko martxa jarri du eta lasterketa buruarekiko aldea 2 minutura murriztu du. Talde jarraitzailea, 28 txirrindularirekin, lehenengo taldetik 1’10”-ra mantendu da. Guztiek ondo kokatuta egon nahi zuten Krabelingo igoera gogorra hasi aurretik.
Liderraren taldea tropelaren buru zen igoeraren hasieran. Maillot horiaren taldeak 40-50 unitate besterik ez zituen ezarritako erritmo gogorrarekin. Igoerako 800. m-an, Florian Lipowitzek (RBH, 53) erasoa jo du eta liderraren taldea apurtu du. Liderra bera atera behar izan da erasoari aurre egitera. Biak ihesaldiko kideak hartzen hasi dira eta taldea atzean utzi dute. Haimar Etxeberriak (RBH, 52), ihesalditik zetorren txirrindulariak, igoeran erritmo konstante eta gogorrari eusten lagundu dio. Paul Seixasek Lipowitzen gurpilari itsatsita jarraitzen zuen, inolako ahultasunik erakutsi gabe. Etxeberria alde batera geratu ondoren, tiratzeko lekukoa Seixasek hartu du. Liderra ez zen ezkutatzen. Metro batzuk aurrerago, Kévin Vauquelin (IGD, 183) bakarrik geratu da etapako lider moduan, 19 segundoko aldearekin. Nicolas Prodhomme (DCT, 65), ihesalditik zetorren txirrindularia, bere liderrarentzat lan egiten hasi da.
Igoeran, Lipowitzek ez du lortu liderrarengandik ihes egitea, eta Markina-Xemeinerako jaitsieran ahalegindu da, baina ez du arrakastarik izan. Talde berean sartu dira gainerako faboritoak, besteak beste, Pello Bilbao, Izagirre, Roglic eta Romo. Talde horretan, sailkapen nagusirako hautagaien artean falta zen bakarra Mattias Skjelmose (LTK, 47) zen.
Aranburu taldeari tiratzen hasi da Ion Izagirrerentzat, podiumean sartzeko lehiatzen ari zen eta. Talde horretatik, Marc Solerrek (UAD, 37) eta Ben Healyk (EFE, 171) eraso egin dute etapako garaipenaren bila. 32 kilometro baino ez helmugarako, eta ihes egindakoen eta liderraren taldearen arteko aldea 40”-koa zen.
Izuako igoeran, liderraren taldeak martxa handitu du eta lasterketako buruarekin distantzia murriztu du. Bizkarra, Arrieta, Ibon Ruiz eta Aranburu, besteak beste, atzean geratu dira. Ben Healyk ez du amore eman, eta erritmoa aldatu du. Seixasen kideek ez dute asko iraun tiratzen, liderrak berak erritmo oso handia jarri baitu. Healy harrapatu eta lasterketako buruan 5 txirrindulari bakarrik geratu dira. Roglicek, Lipowitzek eta Izagirrek soilik jarraitu ahal izan diote gurpilari. Frantziarrak berriro ere bere potentziala erakutsi du. Lipowitz berriro ere saiatu da eta liderra atzetik eraman du. Roglicek eta Izagirrek metro batzuk galdu dituzte. Seixasek atzerantz begiratzen zuen, eragiten ari zen triskantzari adi. Roglic aurreko biak harrapatzen ahalegindu da, baina inorena ez den lurrean geratu da igoeran. Izagirrek bere erritmoan jarraitzen zuen metro batzuk atzetik. Javier Romok (MOV, 97) behetik bere erritmora igotzea erabaki du, eta apurka-apurka lortu egin du. Roglic atzean utzi eta maillot horiarekin bat egin du. Tontorrera iritsi aurretik izandako hutsegite baten eraginez lurrera erori eta Lipowitz eta Seixas galdu ditu.
Romok Roglici itxarotea erabaki du, segundo batzuk atzetik baitzetorren, eta elkarrekin lan egiten hasi dira lasterketaren burura iritsi ahal izateko. Inork ez du ezer gorde. Seixasek eta Lipowitzek elkarrekin lanean jarraitu dute, eta 27”-ko aldea mantentzen zuten Roglic eta Romorekin. Azken horien atzetik, Izagirreren taldea lehenengoengandik 53”-ra zegoen.
Azkenean, etapa lasterketako bi txirrindularirik gogorrenek jokatu dute, esprintean. Garaipena Paul Seixasentzat izan da, esprint gogorrean. Seixas oraindik liderrago da eta Lipowitzek sailkapen nagusian bigarren postua sendotu du. Primoz Roglicek hirugarren jarraitzen du, liderrarengandik 3’40”-ra.
Sailkapena bosgarren etaparen ostean
Etapako irabazlea: Paul Seixas (DCT, 61)
Sailkapen nagusia: Paul Seixas (DCT, 61)
Mendiko sailkapena: Paul Seixas (DCT, 61)
Puntukako sailkapena: Paul Seixas (DCT, 61)
Gazte onenaren sailkapena: Paul Seixas (DCT, 61)
Taldekako sailkapena: XDS Astana Team
Lehiakorrena: Ben Healy (EFE, 171)