Paul Seixasek berriro irabazi du 2026ko Itzulian

Bigarren garaipena Paul Seixasentzat, eta bigarren sailkatuarekin aldea handitu du, ia 2 minutura.

Itzulia bigarren urtez jarraian atera da Iruñetik. Etapa betea izan da, Aralarko San Migelera igo eta Mendukilloko kobetan amaitu baita.  

Paul Seixas (DCTm 61) irribarre batekin eta horiz jantzita heldu da irteerara. Irteeran, argi esan du “Itzulia oso gogorra da egunero, eta erasotzaileak izan behar dugu”.   

Egunaren hasieran, lehenengo kilometroetan, 7 txirrindularik ihesaldia egin dute:   Ethan Hayter (SOQ, 7), Adrian Fajardo Toledo (BBH, 77), Raúl García (MOV, 94), Frank van den Broek (TPP, 101), Joan Bou (CJR, 156), Iker Mintegi (EUS, 167), Bruno Armirail (TVL, 191). Tropelarekin gehiengo distantzia 2 minutu eta 30 segundokoa izan da. Ihesaldiak ondo funtzionatu du, baina atzetik, Decathlon CMA CGM Team taldeak ihesaldia kontrolatzeko lan egin du. Ihesaldian, sailkapen nagusiari begira, txirrindularirik arriskutsuena Bruno Armirail (TVL, 191) zen, 50”-ra baitzegoen.  

Distantzia bertan behera geratu da Itzuliko lehen kategoriako lehen mendatea hasi aurretik, Aralarko San Migel, 9,9 km-koa eta % 7,7ko batez besteko maldarekin. Ihesaldian hiru txirrindulari bakarrik geratu dira igoeraren hasieran: Ethan Hayter (SOQ, 7), Raúl García (MOV, 94) eta Joan Bou (CJR, 156). Lehenengo kilometroetan, oso erritmo onari eutsi diote. Baina, atzetik, liderraren taldeak martxa handitu eta distantzia murriztu du. Tropela oso lerratuta egon da, baina faboritoak bertan zeuden. Helmugarako 6,6 km falta zirela, maillot horiak eraso gogorra egin du eta inork ezin izan dio jarraitu. Lidl-Trek taldeko Mattias Skjelmose bakarrak atera ahal izan da erasora, baina azkenean amore eman du. Liderra bakarrik joan da, eta oraindik 26 km zituen helmugaraino.  

Paul Seixak katerik gabe zihoan, ihes egin du eta ez du atzera begiratu.  Atzetik Florien Lipowitz (53, RBH) urruntzen ari zen. Nolako erakustaldia egin duen 19 urteko frantziarrak. Juan Ayusok eta Pello Bilbaok talde nagusiarekin kontaktua galdu dute.  

Liderrak 50 segundoko aldea zuen talde nagusiarekin helmugara iristeko 2 km falta zirela. Atzean ez ziren ados jartzen, eta tiraldika ari ziren. Del Toro eta Lipowitz talde jarraitzaileko aktiboenak izan dira.   

Paul Seixaek (DCT, 61) distantzia handitu du jaitsieran. Erlojupekoa zirudien. Bazekien atzetik ez zirela taldean lan egiten ari eta aldea gehiago handitzeko aukera zeukan. Jaitsieran, Mikel Landa erori egin da, baina etapa amaitu ahal izan du. 

Azkenean, Paul Seixasek bigarren etapa irabazi du, bigarren Mattias Skjelmose izan da eta Primoz Roglic hirugarren. Sailkapen nagusian Primoz Roglicekin duen aldea handitu egin da, 1’59”-ra baitago orain. Alde hori oso garrantzitsua da geratzen diren etapei begira.  

Sailkapena bigarren etaparen ostean 

Etapako irabazlea: Paul Seixas (DCT, 61) 

Sailkapen nagusia: Paul Seixas (DCT, 61) 

Mendiko sailkapena: Paul Seixas (DCT, 61) 

Puntukako sailkapena: Paul Seixas (DCT, 61) 

Gazte onenaren sailkapena: Paul Seixas (DCT, 61) 

Taldekako sailkapena: XDS Astana Team 

Lehiakorrena: Joan Bou (CJR, 156) 

SprintCyclingAgency©2026
Elorritxuetarako igoerako zirkulazioaren murrizketak Itzuliko 4. etapan 
Paul Seixasek Itzuliaren erlojupekoa irabazi du
Aralarko San Migelerako igoerako zirkulazioaren murrizketak Itzuliko 2. etapan