Lehenengo etapako ibilbidearen zati bat aldatu da 

  • Ibilbide berriaren distantzia 16,5 km-koa izango da   

Lasterketako antolatzaileek lehenengo etapako ibilbidea, banakako erlojupekoa, aldatu dute arrazoi logistikoengatik. Alternatiba berriaren ondorioz ibilbidea 2,2 km laburtuko denez, 16,5 km-koa izango da guztira.  

Aldaketa 13. kilometroan egingo da. Bertan, hain zuzen ere, Arkauterantz artez jarraitu eta, Salburuako parkea inguratu ondoren, Buesa Arenara itzuli beharrean, txirrindulariek eskuinetara joko dute Zurbanorantz, eta, bertatik, antzinako kupularen aurrean dagoen Buesa Arenako aparkalekuan kokatutako helmugarantz itzuliko dira. 

Kirol-arloari dagokionez, aldaketak ikuskizunean eraginik izango ez duelakoan gaude, maldari eutsiko zaiolako eta distantzia berria ez delako asko aldatuko jatorrizkoaren aldean. 

Itzulia, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoak 2027rako egutegiak argitara eman dituzte
440.000 ikus-entzulek baino gehiagok egin dute bat ETB1ekin 2026ko Itzulia jarraitzeko, 2007tik kuotarik onena lortuta 
Paul Seixasek 2026ko Itzulia irabazi eta historia egin du