Gune hori bost etapatan egongo da azken kilometroetan, eta denbora-hobariak eskainiko ditu
Italiako 2025eko Giroan arrakasta lortu ondoren, Red Bull Itzulira etorriko da, lasterketa dinamizatzeko eta txirrindulari zein zaleentzat erreferentziako edari moduan sendotzeko.
Itzulia Basque Countryk eta Red Bullek hitzarmena estrategikoa sinatu dute, lasterketaren hurrengo edizioan Red Bull Kilometroa egon dadin. Ekimen hori bost etapatan jarriko da abian, eta jardunaldi bakoitzeko azken kilometroetan egongo da kokatuta.
Red Bull Kilometroaren bidez, tarteko gunea sartuko da lasterketan, eta eragin zuzena izango du sailkapen nagusian. Gune hori gurutzatzen duten lehenengo hiru txirrindulariek 6, 4 eta 2 segundoko hobariak izango dituzte, hurrenez hurren.
Azken tarteetan egongo da kokatuta, etapen garapenean eragina izan dezan eta izangai nagusien arteko mugimenduak sortu daitezen. Hartara, ohikoez gain, antolatzaileek elementu lehiakor berri bat ere izango dute lasterketan.
Javier Riañok, OCETAko presidenteak, oso ontzat hartu du lankidetza berria: “Red Bull Itzulian sartu da, ikuskizun handiagoa eskaintzeko eta garaipenagatiko borroka areagotzeko. Sinergia berri horri esker, Itzuliak aurrerapausoa emango du kirolaren eta berrikuntzaren arloan”.
Hitzarmen honen bitartez, Itzulia Basque Countryk bere kirol-egitura zabaltzen eta kirolarekin lotutako erakundeekin lan egiten jarraitzen du. Bien bitartean, Red Bullek bere ikuspegi globala hedatu nahi du: txirrindularitzan errendimendurako edari energetiko gustukoena izatea, txirrindulariei eskakizun handieneko uneetan laguntza emateko eta txirrindularitza erabat maite duten zaleei laguntzeko.
Red Bull Kilometroa
Lasterketaren osagai estrategikoa indartzeko eta jardunaldi bakoitzean emoziorako elementu berri bat eskaintzeko asmoz, aurten Red Bull Kilometroa egongo da apirilaren 6tik 11ra arte egingo den lasterketako 5 etapatan, 6 izango dituela kontuan hartuta. Bertan, tarteko esprinta jarriko da abian, eta eragin zuzena edukiko du sailkapen nagusian. Beraz, probako kirol-erakargarri handietakoa izango da.
Red Bull Kilometroa gurutzatzen duten lehenengo hiru txirrindulariek sei, lau eta bi segundoko hobariak jasoko dituzte, hurrenez hurren. Horrela, ibilbideko gune berri hori eta etaparen amaiera (bertan garaileak 10 segundoko hobaria duela kontuan hartuta) erabakigarriak izango dira sailkapen nagusiko lehian.
Ekimen honen bidez, Red Bull Kilometroa lasterketako elementu estrategiko berria izango denez, taldeek asmo handiagoko taktikak prestatuko dituzte, ihesaldien eta hobariengatiko lehiaren inguruan, batez ere.
Aldi berean, txirrindulari iheslariek eta talde nagusiak beste suspergarri bat izango dute, lehiaketa biziagotzeko eta zaleei ikuskizun handiagoa eskaintzeko. Hori dela eta, are zirraragarriagoa izango da lasterketa.