Gobikek jantziko ditu Itzulia lasterketako liderrak

  • Itzulia Basque Country lasterketako sailkapenetako liderren maillotak Gobikek hornituko ditu
  • 2021eko apirilaren 5etik 10era izar handi ugari elkartuko dira euskal lurretan jokatuko den kategoria goreneko txirrindularitza proban

Julián Eraso Itzulia lasterketako zuzendariak akordioari buruz esan duenez, “aldaketa handia da gure probak hazteko bidean jarrai dezan”. Eta gaineratu duenez, “Gobikekin batera ideia eta proiektu berriak iritsi dira, eta laster jakinaraziko ditugu. Itzuliari esker, Gobiken maillotak Euskal Herriko errepideetan barrena ikusten hasiko gara”.  

“Munduko txirrindularitza zale onenetako batzuengandik gertu egotea da Itzulia” esan du José Ramón Ortínek, Gobiken fundatzaileetako batek. “Kirol honetan horrenbesteko tradizioa duen lurralde eta proba honekin oso lotura estua sentitzen dugu eta seguru gaude etxean bezala sentituko garela. Horrez gain, gure enbaxadore Alberto Contador eta Itzulian lortutako 5 garaipenak ere ezin ditugu ahaztu”.  

Esker oneko hitzak Etxeondorentzat

Lasterketaren antolaketak esker oneko hitzak eskaini nahi dizkio Etxeondo enpresari, Itzulian horrenbeste urtez inplikatu eta elkarrekin lan egiteagatik. Izan ere, Etxeondo konpainiarena da OCETAren maillota fusioaren urtetik (2009); lehenago ere Itzuliaren mailloten babeslea izan zen. 

Gobiki dagokionez

Gobik oihalgintzaren sektoreko enpresa gazte eta ipurtarina da; 2020an hamargarren urteurrena bete zuen eta Yeclan du egoitza, Murtzian. Txirrindularitzako arropa pertsonalizatzea hasiera-hasieratik ezarri zuen bere DNAn. Gaur egun, 130 langile baino gehiago biltzen dituen konpainia da, eta modu jasangarri eta iraunkorrean haztearen aldeko apustua egin du.

Markaren enbaxadore globalen artean  aipatu behar dira, besteak beste, Alberto Contador, Julien Absalon, Ivan Basso eta Carlos Coloma, baita berriki gehitutako Juan Antonio Flecha ere, 14 denboralditan txirrindulari profesionala izandakoa (Sky, Rabobank, Fassa Bortolo, iBanesto…); pabea protagonista zen klasikoetan nabarmendu zen.

UAE Team Emirates taldearen eskutik UCIren kategoria gorenean sartuz, Gobikek pelotoi profesionalean duen presentzia areagotu egingo da, berak jantziko baititu Eolo Kometa eraberritua eta Burgos Alimenta emakumeen taldea, Itzulian, Volta a Catalunyan, Valentziako Itzulian eta Burgosko Itzulian liderrak janzteaz gain. 

Horrez gain, 2021eko denboraldian Mountain Bikeko UCI Munduko Koparen barruan Gobik hiru talde jantziko ditu: BMC Absolute Absalon, Primaflor Mondraker X-Sauce eta BH Templo Cafés UCC.

Cycling: Itzulia / Vuelta a País Vasco / Tour Basque Country / Stage 6 / Etapa 6 Breakaway / Escapada / IZAGUIRRE, Ion (ESP) YATES, Adam (GBR) FULSANG, Jacob (DEN) MARTIN, Daniel (IRL) POGAAR, Tadej (SLO) Eibar - Eibar (118,2 Km) 13-04-2019 / Tour Basque Country / Luis Angel Gomez ©PHOTOGOMEZSPORT2019
Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia