Etapa 2

Iruña – Mendukilo Kobazuloa

2. etapa

Iruña – Mendukilo Kobazuloa

Bigarren egunean, txirrindulariak bete-betean sartuko dira Itzuliko ibilbide-tarte klasikoan. Izan ere, 3.300 metrotik gorako malda metagarria dauka, luzea bezain iraunkorra da eta, amaiera txundigarria ez bada ere, ezin nekagarriagoa izango da. Oso egun aproposa izan daiteke, ondo antolatutako ihesaldiak egiteko edo sailkapen nagusiko taldeak lasterketa tenkatzen hasteko. Faboritoak adi-adi egon beharko dira, seguruenik une horretan behin betiko erasoaren bila ez badabiltza ere.

2. Etapako sailkapenak

#
Izena
Emaitza

1
Paul Seixas
Decathlon CMA CGM Team

04:11:48

2
Mattias Skjelmose
Lidl-Trek

+ 01:25

3
Primoz Roglic
Red Bull-BORA-hansgrohe

''

4
Cian Uijtdebroeks
Movistar Team

''

5
Ben Tulett
Team Visma | Lease a Bike

''

6
Alex Baudin
EF Education-EasyPost

''

7
Ion Izagirre
Cofidis

''

8
Florian Lipowitz
Red Bull-BORA-hansgrohe

''

9
Clément Champoussin
XDS Astana Team

+ 01:31

10
Harold Tejada
XDS Astana Team

+ 01:43

EMAITZA GUZTIAK

2. etaparen argazkiak

Horrela izan da 2. etapa

turismo INFORMAZIOA

Irteera

Ponpeio kontsul erromatarrak sortu zuen duela bi mila urte baino gehiago, baskoien herri baten gainean. Iruña Nafarroako Erresumako hiriburu bilakatu zen. Iruñeko kaleetan paseatzean sanferminetatik haratago doan historia sentitzen da, eta lehen mailako ondarea aurkitzen ahal da, bereziki harresi errenazentistak, monumentu nazional eta interes kulturaleko ondasun izendatuak. Hiriak ondare historiko zabala du, materiala eta immateriala, zeinak organikoki bat egiten baitu bizitzaz beteriko hiri-espazioekin, baita abangoardiako kultur eskaintza zabalarekin ere. Jende abegikor, inguru berde eta tradizio errotuei esker, Iruñeak beti lortzen du bisitariak hunkitzea.