Gasteizen, bizi berdea. Horixe da Euskadiko hiriburuaren lema: bizi-kalitate handiko hiria, Erdi Aroko iragana hiri moderno, industrial eta iraunkor bati dagokion garapenarekin uztartuz hazten jakin duena. Bertako ondare naturalaren barruan Eraztun Berdea nabarmentzen da: 33 kilometro bide, baso, hezegune eta muino, zeinak lehengoratze ekologikoko proiektu aitzindari bati esker berreskuratu baitira naturaz, aisialdiaz eta kirolaz gozatzeko. Gasteizek nazioarteko aitorpena jaso du horregatik, besteak beste, Europako Hiriburu Berdea (EB, 2012) eta Munduko Hiri Berdea (NBE, 2019) sarien bitartez.
Kirola, hezkuntza, osasuna, berrikuntza eta entretenimendua batzen dituen Baskonia-Alaves taldearen mundu zoragarria ezagutu.
Futbol nazionalean erreferente den Deportivo Alavesez eta europako saskibaloian ohoratua den Baskoniaz gain, taldeak hezkuntza proiektuak bultzatu (EUNEIZ/nazioarteko akademia), ohitura osasungarriak sustatu (BAKH) eta ekimen teknologikoak eta aisialdikoak garatzen ditu (The Faktory).
Bi klub baino gehiago, Gasteiz hiriaren hazkundearekin konprometitutako komunitatea gara. Bizi Mendizorrotzako emozioa eta Buesa Arenako ikuskizuna. Sentitu kirola bere adierazpenik gorenean