












Ganguren mendiaren magalean, Bilboren eta Arratiaren artean kokatua, zer ikusi, ikasi eta gozatu asko du Galdakaok. Euskal Herriko hiriburu handienerako atea izanik, Burdin Hesiaren arrasto gehien dituen herrietakoa da: 1936ko gerran Bizkaiko hiriburua babesteko eraiki ziren trintxera eta galeriek osatutako ibilbide interesgarria du, ia zazpi kilometrokoa.
Elexalde auzoan XIII. mendeko Andra Mari eliza dago, erromanikotik gotikorako trantsiziokoa, altxor arkitektonikoa. Ibaizabalen Nafarroako erresumaren garaiko Puentelatorre eta Torrezabal zubiak aurki ditzakegu, eta baita XVIII. mendekoa den eta 4 zubi-begi dituen Merkadilloko zubia ere.
Zuhatzu auzoan skate parke preziatua du, 1.200 metro koadroko estalpea duena eta kanpora irekia dena, halako bakarra Euskal Herrian. Torrezabal kultur etxea ere erreferente bihurtu da, eta Mitxelin izarra duen gastronomia eskaintzak eta merkataritza zabalak erakargarri egiten du.
Puntako txirrindulariak eman dituen herria da Galdakao, eta, etorkizunari begira, harrobia mimoz lantzen duena. Txirrindulari elkarteak eta beste dozenaka elkartek egunero aberasten duten herri bati buruz ari gara.
Zatoz gugana, gozatu Galdakao.