Untzaga plazan geratzea ezinbestekoa da Eibar ezagutzeko, bertan aldarrikatu baitzen II. Errepublika. Erdigunea bisitatzen duena Armagintzaren Museora ere joan daiteke, eta herriak duen ondare historiko eta industrial aberatsa ezagutu.
Kultura-eskaintza Coliseo antzokiaren eta Portalea kultura-etxearen inguruan artikulatzen da, eta saltoki txikiek eta tabernek aukera zabala eskaintzen dute egun bat pasatzeko erosketak eginez edo aisialdiaz gozatuz.
Eibarren oso garrantzitsua da Kirola: bisitatu beharrekoak dira Astelena esku-pilotako frontoi mitikoa, eta Ipuruako futbol-zelaia eta Eibar Kirol Elkartearen museoa.
Naturaren lasaitasuna nahiago duenak Arrateko igoera mitikoari ekin diezaioke, Arrateko Ama Birjinaren Santutegia bisitatu edo ibilaldi batzuk egin inguruetatik, besteak beste Urko, Akondia edo Kalamua mendietara igota.