Etapa 1

Bilbo – Bilbo

1. etapa

Bilbo – Bilbo

Banakako erlojupeko laburrak Itzuliari emango dio hasiera, eta oso egokia izango da lehenengo aldeak zehazteko. 2021ean pandemiagatik ikus-entzulerik gabe egin behar izan zen erlojupekoa berreskuratuko da. 13,9 kilometro baino izango ez dituenez, ez da tarte handirik sortuko, baina lehenengo ordena ezarriko da sailkapen nagusian. Adituek eta txirrindulari ahaltsuek liderraren maillota jantzi ahal izango dute, eta eskalatzaileak galerak mugatzen ahaleginduko dira. Ez da erabakigarria izango, baina lehenengo egunetako estrategia baldintzatuko du.

1. Etapako sailkapenak

#
Izena
Emaitza

1
Paul Seixas
Decathlon CMA CGM Team
17:09

2
Kévin Vauquelin
INEOS Grenadiers
+ 00:23

3
Felix Großschartner
UAE Team Emirates-XRG
+ 00:27

4
Primoz Roglic
Red Bull-BORA-hansgrohe
+ 00:28

5
Ilan Van Wilder
Soudal Quick-Step
+ 00:29

6
Florian Lipowitz
Red Bull-BORA-hansgrohe
+ 00:33

7
AJ August
INEOS Grenadiers
+ 00:40

8
Brandon McNulty
UAE Team Emirates-XRG
+ 00:43

9
Mattias Skjelmose
Lidl-Trek
+ 00:45

10
Michael Leonard
EF Education-EasyPost
+ 00:46

EMAITZA GUZTIAK

 

1. etaparen argazkiak

Horrela izan da 1. etapa

turismo INFORMAZIOA

Irteera

Bilbo hiri zirraragarria da, sortzailea eta mundura irekia, bere burua berrasmatzen jakin duena nortasuna galdu gabe. Modernitatearen, tradizioaren eta bizi-kalitatearen arteko oreka bikaina eskaintzen du, turismo jasangarriaren aldeko apustua eginez. Hala, aireko konexioen sareari, nortasun handiko auzoei, kultur egutegi oparoari eta lehen mailako eskaintza gastronomikoari esker, turismo urbanoaren erreferente da.