Etapa 3

Basauri – Basauri

3. etapa

Basauri – Basauri

Etapa hau kilometro-kopuru ertainekoa izango da, baina ia-ia 2.900 metroko malda edukiko du. Ibilbidea zirkularra denean, erritmo bizia sortzen da hasieratik, eta atsedenaldirako asti gutxi egongo da. Beraz, eraso urrunak agertu ahal izango dira, sailkapen nagusia estu-estu badago. Ez da oso etapa erabakigarria izango, baina arriskutsua izango da txarto lekuratuta dauden txirrindularientzat edo ozta-ozta dabiltzan taldeak dauzkatenentzat.

3. Etapako sailkapenak

#
Izena
Emaitza

1
Axel Laurance
INEOS Grenadiers

03:38:33

2
Igor Arrieta
UAE Team Emirates-XRG

+ 00:02

3
Natnael Tesfazion
Movistar Team

+ 00:14

4
Ilan Van Wilder
Soudal Quick-Step

''

5
Tobias Halland Johannessen
Uno-X Mobility

+ 00:18

6
James Shaw
EF Education-EasyPost

+ 00:21

7
Clément Braz Afonso
Groupama-FDJ United

+ 00:24

8
Lorenzo Fortunato
XDS Astana Team

''

9
Guillaume Martin-Guyonnet
Groupama-FDJ United

''

10
Reuben Thompson
Lotto-Intermarché

+ 00:34

EMAITZA GUZTIAK

3. etaparen argazkiak

Horrela izan da 3. etapa

turismo INFORMAZIOA

Irteera

Basauri Nerbioi ibaiaren ertzean kokatuta dago, mendiz eta bidez inguratuta; horregatik daude hainbeste mendizale eta bizikletazale. Malmasin gainetik Finagako San Martin baseliza eta aztarnategi arkeologikoa izanik zaindari, historia handiko eraikinak ere badira, hala nola Arizko dorrea edo Taberna Nagusia.

Hirigintzaren aldetik atsegina da, gero eta parke eta berdegune gehiago izanik; garraio publikoari dagokionez, sare bikaina du, baita punta-puntako eskaintza ere ostalaritzan eta merkataritzan. Horrenbestez, aire zabalaz, kirolaz eta gastronomiaz gozetako herria da Basauri.