Alex Aranburuk hirugarrenez irabazi du etapa bat Itzulian.
Seixasek sailkapen nagusian aldea handitu du beste faboritoekin alderatuta.
2026ko Itzuliaren erdira heldu gara. Etapa oso gogorrea izan da, eta irteera eta helmuga Galdakaon izan ditu. Gaur, Elorritxuetako (El Vivero) 3 igoera desberdinek eta azken aldapak etaparen irabazlea erabakiko zuten,
Lehenengo kilometroetatik, asko lehiatu dira eguneko ihesaldian sartzeko. Etapako 64. kilometroan ireki du tarte bat Brandon McNultyk (UAD, 32) tropelarekin. Apurka-apurka distantzia lortu du, eta atzetik 34 txirrindulariko talde jarraitzaile bat osatu da. Haien artean, sailkapen nagusiari begira, arriskutsuena Clément Braz Afonso zen (GFC, 22), 4’01”-ra.
McNultyk tropelarekin izan duen gehiengo distantzia 3’45” izan da, eta tarteko taldearekin 1’30”. Helmugatik lehen aldiz igaro ondoren, tropelak erritmoa igo du. Bahrain Victorious distantzia txikitzen hasi da, eta 1’30”-ra murriztu du, helmugarako 30 km falta zirenean. Visma-Lease a Bike atzetik joan da, Ben Tulletentzat lan eginez (TVL, 194).
Elorritxuetako (El Vivero) bigarren igoeran McNulty ihes egindakoek neutralizatu dute, eta ihesaldia osatzeko ahaleginak hasi dira. Atzetik, Decathlon CMA CGM Team taldea tropelari tiratzen hasi da. Florian Lipowitzek (RBH, 53) liderra proban jarri du erritmo-aldaketa batekin, baina azken horrek berehala jarraitu dio gurpilari eta ahalegina zapuztu du. Tirabira asko faboritoen artean. Lipowitzek eraso egiten jarraitu du, liderra probatzeko. Red Bull-Bora-Hansgrohe taldeak jokatzeko bi karta on zituen Roglic eta Lipowitzekin. Gainera, Luke Tuckwell zeukaten ihesaldian, taldeburuei laguntzeko.
Etapa oso irekita zegoen jaitsieraren ostean. 17 km falta zirenean, talde bat osatu da Marc Soler (UAD, 37), Luke Tuckwell (RBH, 56) eta Anders Halland Johannessen (UXM, 203) txirrindulariekin, talde jarraitzaileari 15”-ko aldea aterata. Tropela 1’40”-ko distantziara, baina oraindik Leginarako igoera falta zen. Aurrealdeko hirukoteak ez dio elkarri ulertu eta Anders Halland Johannessenek (UXM, 203) erritmoa aldatu eta aurrerantz ihes egin du.
Azken igoeran, % 17tik gorako aldapak, errepide estua eta 1’15”-ko aldea ihes egindakoen eta tropelaren artean. 10 km besterik ez helmugarako eta Alex Aranburu ihes egiten ahalegindu da. Metro batzuetako alde garrantzitsua lortu du. Faboritoen taldean Lipowitz berriro ere ahalegindu da, baina maillot horia oso indartsu zegoen. Itxuraz, etaparen garaipena aurrean zegoen.
Aranburuk erlojupekoa hasi du Leginako (El Vivero) tontorretik, Tobias Halland Johannessen (UXM, 202) alboan zuela. Cofidiseko txirrindulariak oso ondo ezagutzen zuen jaitsiera eta beheranzkoan metro batzuetako distantzia lortu da Jonannessekin alderatuta. Uno-X Mobilityko txirrindulari norvegiarrak sufritu egin du jaitsieran. Jaitsiera berean, lasterketako liderrak erasoa jo du aldapa behera zihoala, eta jarraitu ahal izan dion bakarra Igor Arrieta izan da. Asko arriskatu du txirrindulari frantziarrak.
Etaparen amaierarako 4 km falta zirenean, Johannessenek Aranburu harrapatu du, eta erreleboak egiten hasi dira atzekoek ez harrapatzeko. 23”-ko aldea zuten talde jarraitzailearekin alderatuta. Seixas eta Arrietaren taldean Pello Bilbao (TBV, 111) eta Ion Izagirre (COF, 141) sartu dira.
Amaierako garaipena helmugarako igoerako esprintean jokatu dute. Aurrean zihoan bikotea talde jarraitzaileak harrapatu du, Seixas eta Izagirre tartean zirela. Johannessenek esprinta egin du, Aranburu gurpilera itsatsi zaio eta azkarrena izan da. Itzuliko laugarren etapa irabazi du.
Sailkapena laugarren etaparen ostean
Etapako irabazlea: Alex Aranburu (COF, 142)
Sailkapen nagusia: Paul Seixas (DCT, 61)
Mendiko sailkapena: Joan Bou (CJR, 156)
Puntukako sailkapena: Paul Seixas (DCT, 61)
Gazte onenaren sailkapena: Paul Seixas (DCT, 61)
Taldekako sailkapena: XDS Astana Team
Lehiakorrena: Anders Halland Johannessen (UXM, 203)