Etapa 1

Gasteiz – Baskonia-Alavés

1. etapa

Gasteiz – Baskonia-Alavés

2025eko Itzulia banakako erlojupeko batekin hasiko da, azken edizioan bezala. 16,50 km-ko etapa hau Gasteizko Buesa-Arena estadiotik irten eta bertan amaituko da. Etaparen lehenengo erdiak zenbait malda ditu, eta alde txikiak nabaritu daitezke hor. Arzubiaga herrirako igoera puntuagarria izango da, eta hor erabakiko da mendiko maillotaren lehenengo eramailea. Lubinaoko udalerritik aurrera, erliebea aldekoa izango da; beraz, zatirik azkarrena eta espezialistentzat egokiena izango da. Etapa honetan ez da alde nabarmenik espero faboritoen artean, baina 2025eko Itzuliaren lehenengo liderra erabakitzeko balioko du.

1. Etapako sailkapenak

#
Izena
Emaitza

1
Max Schachmann
Soudal Quick-Step
18:37

2
Joao Almeida
UAE Team Emirates-XRG
''

3
Florian Lipowitz
Red Bull-BORA-hansgrohe
+ 00:01

4
Ethan Hayter
Soudal Quick-Step
+ 00:06

5
Aleksandr Vlasov
Red Bull-BORA-hansgrohe
+ 00:10

6
Ilan Van Wilder
Soudal Quick-Step
+ 00:11

7
Victor Campenaerts
Team Visma | Lease a Bike
+ 00:12

8
Mattias Skjelmose
Lidl-Trek
''

9
Bruno Armirail
Decathlon AG2R La Mondiale
+ 00:13

10
Michael Leonard
INEOS Grenadiers
+ 00:16

EMAITZA GUZTIAK

 

1. etaparen argazkiak

Horrela izan da 1. etapa

turismo INFORMAZIOA

Irteera

Gasteiz

Gasteizen, bizi berdea. Horixe da Euskadiko hiriburuaren lema: bizi-kalitate handiko hiria, Erdi Aroko iragana hiri moderno, industrial eta iraunkor bati dagokion garapenarekin uztartuz hazten jakin duena. Bertako ondare naturalaren barruan Eraztun Berdea nabarmentzen da: 33 kilometro bide, baso, hezegune eta muino, zeinak lehengoratze ekologikoko proiektu aitzindari bati esker berreskuratu baitira naturaz, aisialdiaz eta kirolaz gozatzeko. Gasteizek nazioarteko aitorpena jaso du horregatik, besteak beste, Europako Hiriburu Berdea (EB, 2012) eta Munduko Hiri Berdea (NBE, 2019) sarien bitartez.