- Roglic gailendu da eta 30” baino gehiagoko abantaila lortu du sailkapeneko faboritoekiko.
- Itzuliaren 60. edizioa txirrindulari bikainekin eta errepideetan ikuslerik gabe hasi da.
Azkenean, abian da Itzulia Basque Country 2021. Bilbok Itzuliaren 60. edizioaren lehen etapa hartu du gaur. Etapa laburra baina gogorra izan da, eta soilik faboritoetako batek lor zezakeen etapa irabazi eta lidergoa eskuratzea. Hala, Primož Roglič (141, TJV) izan da etapako irabazlea, eta soilik McNulty (33, UAD) izan da esloveniarrengandik gertu, 2 segundora.
Mendiko maillota Tadej Pogačarrek irabazi du, eguneko mendate puntuagarri bakarrera denborarik laburrenean iritsi baita. McNulty, etapako bigarrena, gazterik onena izan da. Alex Aranburu izan da txirrindulari euskaldunik onena, Pello Bilbao eta Omar Fraileren aurretik, hurrenez hurren.