Ide Schellingek bigarren etapa irabazi du esprintean eta lasterketako lider berria da

  • Bora Hansgrohe taldeko txirrindularia azkarrena izan zen Leitzako esprintean

Itzulia 2023ko bigarren etapa, Viana eta Leitza artekoa, edizio honetako luzeena da, 193,8 kilometrorekin. Etapa hasi eta berehala, 6 kideko ihesaldi bat sortu zen, Javier Romo (AST, 46), Jesus Ezquerra (BBH, 46), Carlos Garcia (EKP, 206), Txomin Juaristi (EUS, 216), Alan Jousseaume (TEN, 225) eta mendiko sailkapeneko lider Jon Barrenetxearekin (CJR, 194).

Tropelak 6 minutu eta 50 segundoko gehieneko tartea utzi zion ihesaldiari. Talde nagusiaren buruan Ineos Grenadier taldea egon zen, eta Movistarrek txirrindulariren bat jarri zuen tartea kontrolatzeko.

Kilometroak pasatu eta Jon Barrenetxea (CJR, 194) lehena izan zen Etxauri eta Uitzi mendateetan eta Arkiskileko lehen igoeran. Horrela, Caja Rural – Seguros RGA taldeko txirrindulariak mendiko maillota beste egun batez janztea bermatu zuen. Ineos Grenadier taldeak abiadura handitu zuen tartea murrizteko. Lasterketako liderrak

ere taldea zuzendu zuen, eta azken igoeretako batean atzean gelditu zen. Ihesaldiaren eta tropelaren artean minutu bateko tartea zegoela, Mikel Landak (TBV, 141) erasoa jo zuen Saldias igotzen, eta ihesaldian sartzea lortu zuen. Hainbat kilometrotan, tartea 45 segundokoa izan zen.

Azken kilometroetan, Ineos Grenadier, EF Education-Easypost eta Movistar Team taldeek tarteak murriztu zituzten. Doneztebeko tarteko esprintean, Mikel Landak denbora-sari handiena lortu zuen, sailkapen nagusirako lehian lagunduko diona. Bahrain Victorious taldeko txirrindulariaren saiakera 18 kilometroren faltan bukatu zen. Izan ere, puntu horretan Lilian Calmejanek (IWC, 102) eta, ondoren, Abel Balderstonek (CJR, 193) erritmo aldaketa handia egin eta segundo batzuen tartea lortu zuten. 4 kilometroren faltan, David de la Cruz (AST, 43) tropeletik atera eta buruko txirrindulariengana heldu zen. Eguneko azken jaitsierari ekin aurretik, tropelak harrapatu zituen. Dena azken esprintean erabakiko zen.

Ide Schelling (BOH, 56) izan zen Leitzan besoak altxatu eta garaipena erdietsi zuena. Kilometro oso urduri batzuen ostean, dena azken metroetan erabaki zen. Garaipen horrekin, lasterketako lider berria da.


Sailkapenak 2. etaparen ostean

Etapa irabazlea: Ide Schelling (BOH, 56)

Banakako sailkapen nagusia: Ide Schelling (BOH, 56)

Mendiko sailkapena: Jon Barrenetxea (CJR, 194)

Puntukako sailkapen nagusia: Alex Aranburu (MOV, 123)

Gazte onenaren sailkapen nagusia: Ide Schelling (BOH, 56)

Taldekako sailkapen nagusia: Movistar Team

Euskaldun onenaren sailkapen nagusia: Mikel Landa (TBV, 141)

Saiatuena: Javier Romo (AST, 46)

Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Carlos RodrĂ­guezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia