Aldaketak 3. eta 5. etapetako ibilbideetan, segurtasun arrazoiak direla eta

Itzulia Basque Countryko antolakuntzak erabaki du 2023ko edizioko 3. eta. 5. etapetan zenbait aldaketa egitea. Lasterketa hasteko 3 egun baino gutxiago falta direnean, Itzuliak ibilbideak berrikusi eta berraztertu ditu, tropel osoaren segurtasuna bermatzeko.

Gauzak horrela, 3. eta 5. etapetako zenbait puntuk aurreikusitako baldintzak betetzen ez zituztela ikusi da, txirrindularien eta lasterketako gainerako azpiegituren segurtasun-baldintza egokiak bermatzeko.

Aldaketak

3. etapa / Errenteria – Amasa-Villabona:
Ibilbideko aldaketak 96,4 kilometroan daude. Puntu horretan, lasterketak eskumara joko du, Asteasurantz, 3. mailako Alkiza mendatearen igoera hasteko. Anoetarantz doan errepidean ez dira segurtasun- eta mantentze-lanak bukatu. Hori dela eta, antolakuntzak aldaketa hori egitea erabaki du. Ondorioz, etapak 8,2 km gehiago edukiko ditu, 162,2 km guztira.

4. etapa / Amorebieta-Etxano:
Ibilbidea berdin mantentzen da 157,3. kilometrora arte. Epaltza auzorako igoera aldatu eta kentzen da. Tropela Urritze futbol-zelaiaren ondotik pasatuko da, Autzaganeko azken igoerari ekiteko. Amaiera berdin mantenduko da. Ondorioz, etapak 1,4 km gutxiago izango ditu, 164,5 km guztira.

Antolakuntzatik diotenez, «ibilbidearen ikusgarritasuna berdina edo handiagoa izango da», eta aldaketa txiki horiekin txirrindularien segurtasuna bermatuko da.

OCETAk etapa berriari emango dio hasiera Itzulia Basque Countryn, Banco Sabadellen 14 urteko babesaren ondoren
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
2026ko Itzuliko etapa bat Galdakaon hasi eta amaituko da
12 de abril de 2026

InscrĂ­bete a la Itzulia Basque Challenge

Dos recorridos // Siéntete como un profesional. 

¡Acreditación para la última etapa incluida!