2024-04-01/06

Correos Express aurten ere egongo da 2022ko Basque Country Itzulian

  • Correos Taldeko premiazko paketeen filialak talde onena sarituko du, eta laguntza logistikoa emango dio euskal lasterketari.

61. edizio honetan, berriro ere, Correos Expressek 2022ko Basque Country Itzuliari emango dio laguntza logistikoa lasterketan bertan. Horrez gain, Correos Taldeko premiazko paketeen filialak lasterketako etapa bakoitzeko talde onena ere sarituko du.

2021eko edizioan bezala, konpainiak etapa bakoitzeko talde onena sarituko du, eta, horretarako, garaikurra emango dio hurrengo jardunaldia hasi baino lehen. Era berean, Correos Expressek bost trailer, lau trakzio-kamioi eta kamioi zurrun bat jarriko ditu lasterketaren zerbitzura, 6 etapetan norgehiagokaren garapenerako behar diren material guztiak garraiatzeko.

Lasterketa 2022ko apirilaren 4tik 9ra arte garatuko da, 882,2 km baino gehiago egingo ditu euskal lurraldean eta Hondarribia, Gasteiz edo Eibar zeharkatuko ditu, besteak beste. 23 taldek parte hartuko dute Basque Country Itzulian, eta honelaxe daude banatuta: UCI World Teameko 18 talde eta UCI Pro Teameko 5 talde gonbidatu; esate baterako, Caja Rural, Burgos, Euskatel, Kern Pharma eta TotalEnergies.

“Txirrindularitzako lasterketak zailtasun handiz antolatzen den kirol-ekitaldia dira, gure ‘zelaia’ Euskadiko errepideak, mendiak eta udalerriak direlako. Azpiegitura guztiak mugitu eta ikuskizuna geure lurraldeko txoko paregabeetara eraman ahal izateko, berme hori ematen digun Correos Expressena bezalako laguntza behar dugu”, adierazi du Julián Erasok, Euskadiko Txirrindularitza Erakundeetako (OCETA) presidenteak. Era berean, bere esanetan, “talde onenari saria emateko marka hobezina da Correos Express”.

Correos Express

Correos Express Correos Taldeko premiazko paketeen filiala da Penintsula Iberikoan, eta, bere negozio-eredua berariazko ordezkaritzetan oinarrituta dagoenez, enpresak arintasun eta kalitate handiak eskaintzen ditu kudeaketan. Konpainiak 3.000 laguntzaile baino gehiago, 5.000 ibilgailu eta 66 ordezkaritza (55 Espainian; eta 11, Portugalen) ditu guztira. Horrez gain, Correos Taldearen laguntzaz, merkatuko kapilaritate handieneko sarea daukanez, egunero-egunero ematen die arreta Espainiako 8.000tik gora udalerriei.

Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution