Amorebieta-Etxanoko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko ibilbidean egon dadin
Amorebieta-Etxano 2027ko Itzuliko ibilbidean egongo da, eta etapa bat bertan amaituko da, gaur, 2027ko urriaren 15ean, hitzarmenaren kontratua sinatu ondoren.
Sinatzeko ekitaldian Amorebieta-Etxanoko alkateak, Ainhoa Salterainek, eta OCETAko presidenteak, Javier Riañok, parte hartu dute. Hitzarmen horren bidez, udalerria modu ofizialean egongo da txirrindularitzako probako ibilbidean, nazioarteko egutegiko hitzordu nabarienetakoa dela kontuan hartuta. 2027 edizioko etapa baten lehenengo egoitza baieztapen ofiziala da.
Amorebieta-Etxanok kultura eta historia zabala dauka txirrindularitzaren arloan, eta, urteen joan-etorrian, harreman estu-estua izan du Itzuliarekin. Ainhoa Salterain alkateak adierazi duenez, hitzarmen hau oso garrantzitsua da udalerriarentzat: “Oso pozik gaude Itzulia Amorebieta-Etxanora etorriko delako berriro. Txirrindularitza tradizio handiko herria gara, eta badakigu zornotzarrek izugarri gozatuko dutela etapa amaiera hau Itzuliaren hurrengo edizioan”.
Helmuga Amorebieta-Etxanon bertan egongo denez, udalerriak lasterketarekin daukan harreman historikoa indartuko da, eta 2027ko edizioko ibilbidean duen presentzia sendotuko du. Hitzarmenean, bi alderdien arteko lankidetza-esparrua ezarri da, lasterketako jardunaldia udalerrian bertan antolatzeko eta garatzeko.
Albistea sinaduraren egun berean eman da jakitera, orduantxe hasiko direlako elkarrekin lan egiten hurrengo Itzulian Amorebieta-Etxanon garatuko den etapa prestatzeko.