Paul Seixasek Itzuliaren erlojupekoa irabazi du

Paul Seixasek erlojupekoa irabazi du Bilbon, eta lasterketako lehenengo liderra da.

Bilbok Itzulia hartu du 5 urte geroago; ibilbide bera, baina egoera guztiz desberdina. Itzuliak 2021eko erlojupekoa egin du berriro, baina oraingoan ikusleekin. 

Txirrindulariek eguzkiari, beroari eta helmugara iristeko aldapa gogorrari egin behar izan diete aurre. Ohikoa den moduan, faborito nagusiak ez dira lehenengoak atera. Primoz Roglic, ordea, lehenengoetakoa izan da.  

Lehenengo txirrindulariak atera dira. Hasi da 2026ko Itzulia. Ion Izagirrek denbora ona egin du helmugan: 18’10’’. Baina Red Bull-Bora-Hansgroheko esloveniarrak, Roglicek, helmugan denbora hautsi du: 17’37’’. Txirrindulariak igaro dira, baina Roglic ez da aulki berotik mugitu Decathlon CMA CGM Team taldeko Paul Seixas mirari frantziarra iritsi den arte.  Helmugako denbora jaistea lortu du: 17’09’’. Helmugara txirrindulari gehiago iritsi dira eta denborarik onenera hurbildu dira, baina Seixasen denboratik urrun.  

Sailkapen nagusiko beste faborito batzuen txanda heldu da, hala nola Isaac Del Toro eta Juan Ayuso. Bi txirrindulariek denbora galdu dute kronometratutako lehen puntuan, txirrindulari frantziarrarekin alderatuta.  Ayusok dena eman du erlojupekoaren bigarren zatian, baina ez da nahikoa izan Seixasengana hurbiltzeko. Isaac Del Torok helmugan gainditu egin du, baina ezin izan du denbora hobetu.  

Azkenean, Paul Seixasek 2026ko Itzuliaren lehen etapa irabazi du. Lasterketa honetan bere palmareseko lehenengo garaipena izan da. Aparteko sari moduan, maillot horia jantziko du biharko etapan. Roglicek 28’’ galdu ditu, Del Torok 51’’ eta Ayusok 1’16’’. 

Sailkapena lehenengo etaparen ostean 

Etapako irabazlea: Paul Seixas (DCT, 61) 

Sailkapen nagusia: Paul Seixas (DCT, 61) 

Mendiko sailkapena: Paul Seixas (DCT, 61) 

Puntukako sailkapena: Paul Seixas (DCT, 61) 

Gazte onenaren sailkapena: Paul Seixas (DCT, 61) 

Taldekako sailkapena: INEOS Grenadiers 

Lehiakorrena: Paul Seixas (DCT, 61) 

©sprintcyclingagency
©sprintcyclingagency
Aralarko San Migelerako igoerako zirkulazioaren murrizketak Itzuliko 2. etapan
2026ko Itzulia, zenbakitan
Itzulirako atzera kontaketa: taldeen aurkezpena egingo da Bilbon