












Ponpeio kontsul erromatarrak sortu zuen duela bi mila urte baino gehiago, baskoien herri baten gainean. Iruña Nafarroako Erresumako hiriburu bilakatu zen. Iruñeko kaleetan paseatzean sanferminetatik haratago doan historia sentitzen da, eta lehen mailako ondarea aurkitzen ahal da, bereziki harresi errenazentistak, monumentu nazional eta interes kulturaleko ondasun izendatuak. Hiriak ondare historiko zabala du, materiala eta immateriala, zeinak organikoki bat egiten baitu bizitzaz beteriko hiri-espazioekin, baita abangoardiako kultur eskaintza zabalarekin ere. Jende abegikor, inguru berde eta tradizio errotuei esker, Iruñeak beti lortzen du bisitariak hunkitzea.
MENDUKILLOKO LEIZEA, MEMORIA ETA LURRALDEA
Astizko udalerrian, Lekunberritik minutu gutxira, Mendukilloko leizea dago, Aralar mendilerroaren barrunbeak azaleratzen dituena. Euskal Herriko natur eta ondare gune berezienetako bat da, lurraldearen sinboloa, natura, historia, zientzia eta turismo jasangarria uztartzen dituen espazioa.
Txirrindulariak aldapa gora bezala, urak ere bere bidea egin du lurpean, eta mundu bat jarri digu begien aurrean. Urte luzez, artzainek erabili izan zuten ukuilu natural gisa, eta gaur egun turismo jasangarri eta irisgarriaren sinbolo da, heziketarako gune.
Balio ekologiko handiko pagadia du inguruan, ondare megalitiko aberatsa, eta ibilbide askotarikoak. Mendukilohelmuga ikusgarria da zentzu guztietan.