Etapa 4

Galdakao – Galdakao

4. etapa

Galdakao – Galdakao

Etapa honek 3.200 metrotik gorako malda edukiko duenez, txirrindulariek erregulartasuna erakutsi eta ondo baino hobeto irakurri beharko dute lasterketa. Amaiera zehatzik nabarmentzen ez denez, erasoak gertatu ahal izango dira bitarteko kotetan. Ondo lekuratutako zenbait txirrindulari dauzkaten taldeek euren kartak jokatu ahal izango dituzte. Metatutako nekea igartzen hasiko da, eta tropelaren hautespen naturala agerikoa izango da.

4. Etapako sailkapenak

#
Izena
Emaitza

1
Alex Aranburu
Cofidis

03:55:15

2
Tobias Halland Johannessen
Uno-X Mobility

+ 00:04

3
Christian Scaroni
XDS Astana Team

+ 00:06

4
Ion Izagirre
Cofidis

+ 00:07

5
Guillaume Martin-Guyonnet
Groupama-FDJ United

+ 00:13

6
Pello Bilbao
Bahrain Victorious

+ 00:14

7
Juan Pedro Lopez
Movistar Team

''

8
Paul Seixas
Decathlon CMA CGM Team

''

9
Lorenzo Fortunato
XDS Astana Team

+ 00:17

10
Igor Arrieta
UAE Team Emirates-XRG

+ 00:24

EMAITZA GUZTIAK

4. etaparen argazkiak

Horrela izan da 4. etapa

turismo INFORMAZIOA

Irteera

Ganguren mendiaren magalean, Bilboren eta Arratiaren artean kokatua, zer ikusi, ikasi eta gozatu asko du Galdakaok. Euskal Herriko hiriburu handienerako atea izanik, Burdin Hesiaren arrasto gehien dituen herrietakoa da: 1936ko gerran Bizkaiko hiriburua babesteko eraiki ziren trintxera eta galeriek osatutako ibilbide interesgarria du, ia zazpi kilometrokoa.

Elexalde auzoan XIII. mendeko Andra Mari eliza dago, erromanikotik gotikorako trantsiziokoa, altxor arkitektonikoa. Ibaizabalen Nafarroako erresumaren garaiko Puentelatorre eta Torrezabal zubiak aurki ditzakegu, eta baita XVIII. mendekoa den eta 4 zubi-begi dituen Merkadilloko zubia ere.