Joao Almeida aurrena helmugaratu da Eibarren, eta bere lehenengo Txapela lortu du 

  • Joao Almeidak Itzuliko azken etapa irabazi du  
  • Joao Almeidak 2025eko Itzulia irabazi du 
  • Podiumean, Enric Mas eta Max Schachmann egon dira berarekin 

2025eko Itzuliko azken etapara iritsi gara, eta Eibarren hasi eta amaitu da. Aurretik, 7 mendate eta borroka bizi-bizia zituzten txirrindulariek, txapela irrikatua eskuratu ahal izateko. Irteeran, sailkapen nagusirako faborito handiak lasai-lasai zeuden, nonbait, eta denak ados egon dira gaur ezer ere gorde ezin zela esatean.  

Irteeratik 20 kilometrora, eguneko ihesaldia sortu da, eta 21 txirrindulari hauek parte hartu dute bertan: Axel Laurance (IGD, 14), Bauke Mollema (LTK, 24), Finlay Pickering (TBV, 36), Ion Izagirre (COF, 52), Sergio Samitier (COF, 57), Bruno Armirail (DAT, 61), Callum Scotson (DAT, 66), Daniel Martinez (RBH, 72), Pablo Castrillo (MOV, 83), Gregor Mühlberger (MOV, 85), Ben Healy (EFE, 91), Jordan Jegat (TEN), 111 Warren Barguil (TPP), 115 Juan Guillermo Martinez (TPP), 122 Romain Grégoire (GFC, 106), Txomin Juaristi (EUS, 135), Louis Vervaeke (SOQ, 147), Unai Iribar (EKP, 166), Christopher Juul-Jensen (JAY, 176), Sepp Kuss (TVL, 202) eta Marc Hirschi (TUD, 231).  

Ihesaldia maillot horiaren taldearen kontrolpean egon denez, lasterketa-buruarekin utzi duten gehieneko aldea ia-ia hiru minutukoa izan da. Krabelinera igotzean, ez da erasorik egon, eta, aurretik, Daniel Martinez (RBH, 72), Ben Healy (EFE, 91) eta Bruno Armirail (DAT, 61) txirrindulariak urrundu dira. Azken horren erritmoa ezin biziagoa izan da Markina-Xemeineranzko jaitsieran, eta minutu bat eta erdi aldendu da taldetik. Une horretan, ihesaldiko 13 txirrindulari baino ez ziren geratzen.  

Ondo baino hobeto ikusi da mendiko sailkapeneko liderra puntuak gehitzen jarraitu duela maillotari eutsi ahal izateko. Eibarretik lehen aldiz igaro baino lehen, iheslariek bat egin dute berriro, eta hamaika txirrindulari zeuden bertan. Tropelean, ordea, bere horretan jarraitzen zuen guztiak. Marc Hirsch (TUD, 231) saiatu egin den arren, ezin izan dio gainerako iheslariekiko aldeari eutsi.  

Kilometroen joan-etorrian, UAE Team Emirates XRG taldeak talde nagusian ezarri duen erritmoa nekaezina izan denez, iheslariekiko aldea joan da murrizten. 40 kilometro falta zirenean, aldea minutu batekoa baino ez zen, Izuara eta Trabakuara igo baino lehen.  

Ondorio fisikorik izan ez duen eroriko txikiaren ostean, Lipowitzek bizikleta aldatu du, eta, Izuara igotzean, berriro ere bizikleta aldatu duenez, segundo batzuk galdu ditu iheslariak harrapatu nahian erritmo bizi-bizian jarraitzen zuen talde nagusiarekin. Aurretik, berriro ere erritmo ezin biziagoan, Ben Healy (EFE, 91) lasterketa-buruan zegoen bakar-bakarrik, 52 segundoko errenta zeukan-eta.  

Izuara heldu baino lehen, Joao Almeidak (UAD, 1) erritmoa biziagotu du, eta Enric Mas (MOV, 81) eta Jordan Jegat (TEN, 106) baino ez dira bere atzetik joateko gai izan. Maillot horiak aldeak ireki ditu gainerako faboritoekin. Izuako mendateak irudi zoragarriak utzi dizkigu, txirrindulariei adorea ematen zieten zale asko bildu direlako bertan.   

Liderraren taldeak Ben Healy neutralizatu du. Trabakuatik jaistean, Mattias Skjelmose (LTK, 27) erori egin da, eta, arazo mekanikoa izan duenez, etaparako zein sailkapen nagusirako aukerarik gabe geratu da. Alex Aranburu bitarteko taldean zihoan, eta lasterketa-buruarekin bat egiten ahalegindu da. Joao Almeidak gero eta aukera gehiago zituen bere lehenengo Txapela eramateko. Enric Mas podiumean sartzeko borrokatu da arazo mekanikoaren ostean denbora galdu duen Florien Lipowitzen aurka.  

Azken kilometroetan, Enric Masek eta Joao Almeidak aurrera egin dute, eta Healy zein Del Toro utzi dituzte atzean. Helmugan bertan erabaki da etapa. Joao Almeidak etapa irabazi du, baita bere lehenengo Itzulia ere, bere txirrindulari-ibilbideko etapakako garaipen handiena, alegia.  

Podiumean, Enric Mas eta Max Schachmann egon dira berarekin. 

6. etaparen osteko sailkapenak 

Etapako irabazlea:  Joao Almeida (UAD, 1) 

Banakako sailkapen nagusia: Joao Almeida (UAD, 1) 

Mendiko sailkapena: Bruno Armirail (DAT, 61) 

Puntukako sailkapen nagusia: Joao Almeida (UAD, 1) 

Gazte onenaren sailkapen nagusia: Isaac Del Toro (UAD, 4)  

Taldekako sailkapen nagusia: Soudal Quick-Step 

Euskaldun onenaren sailkapen nagusia: Alex Aranburu (COF, 51)  

Lehiakorrena: Bruno Armirail (DAT, 61) 

© Sprintcycling
Ben Healy nagusi Gernika-Lumoko helmugan 
Joao Almeidak laugarren etapa irabazi du, eta lasterketako maillot hori berria da 
Alex Aranburu 2025eko Itzuliko mendiko lehenengo etapako irabazlea izan da